Pena eta emozio handiz ikasi dugu Iparralde huntan Anjel Mari Unzueta apezaren heriotza.
Azken hogoi urte hautan, hilabetero Lapurdi Irratian emaiten zituen Bilboko elizbarruti edo diosesako berriak. Bere azken emankizuna grabatua izan da azaroaren 4ean : ikus beherean.
2012an, Ainhoako beilan biltzar-buru izan zen : Euskal Herrian eraiki beharreko bakea zuen orduan beila-gai nagusia.
2018ko uztailaren 14an, ongi etorria egin zaunkun Urkiolako Saindutegian gure diosesako euskal beila kari.
Izaitez horrelakoa izanik, elkartasun eta adiskidetasun lokarri tinko bat sortua zuen Baionako diosesako fededunekin.
Dolumin beroenak helarazi nahi dizkiotegu bai familiari eta bai Bizkaiko fededuneri.
Gure Jainkoak har dezala bere maitasunezko Erreinuan. Goian bego ! Egun handirarte !